XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Talde honetan aurkitzen dira, beste batzuen artean, sagarroia (edo trikua) eta satorra.

Sagarroia (trikua) ugari da Euskal Herrian, ez bait du etsairik.

Arantzaz josia du gorputza.

Arantza hauei esker animalia haragi jaleek, nahiz hegaztiek (arranoa, zapelatza edo hontza) nahiz ugaztunek (azeri, basakatu edo azkonar) ezin diote inolaz ere hortzik erantsi.

Sagarroiak arriskuren bat somatzen duenean, burua gordetzen du, gorputza borobiltzen du eta alde guztietatik arantzaz inguraturik gelditzen da.

Arantza hauk ile lodi eta gogor batzuk dira.

Sagarroiak ez ditu intsektuak bakarrik jaten; zizareak, barakuiluak, igelak, muskerrak, sugeak eta xaguak oso gogoko ditu.

Ongarria da beraz, sagarroiaren jokabidea.

Satorrak ere animalia berdintsuak jaten ditu.

Segalariak ez du batere gogoko.

Izan ere satorrak egiten dituen lur pilak kalterako besterik ez ditu.

Satorraren aurreko hankak jorratzaile bizkorrak dira eta lurpean egiten dituen zulo eta barnebidetan bizi da.

Itsua da, lurpean ez bait du ikusmenaren beharrik; ordea, usaimena oso zorrotza du.

Usaimenaren laguntzaz gidatzen da lurpean berak eginiko bideetan.

Satorra. Ugari da gure soro eta zelaietan. Ilunetan bizi denez, ikusmena galdu du.